31/5/13

BARAKALDOKO HISTORIA

kaixo, berriro hemen gaude . Barakaldoko historiari buruz taldeka lan bat egin dugu. Asko ikasi dugu gure herriko historiari buruz. Ahalegin handiak egin ditugu lan hau egiteko, ea gustatzen zaizuen. Isaac, Oier, Kevin, Aingeru, Andrés eta Rakelen lana.

20/5/13

GUZTION LANAK PARTEKATUZ

Kaixo, lagunak:
Zuek proposatu zenuten bezala, google maps-en zuen eskola aurkitu dugu eta Seguran zehar bidaia birtuala egin dugu, herrian dauden eraikinak ikusi ditugu eta herria izugarri gustatu zaigu.
Zuek egindako aurkezpenak irakurtzen ere ondo pasatu dugu.
Guk ere gure herria ezagutzeko grina piztu nahi dizuegu eta horretarako taldeka Barakaldori buruzko idazlan batzuk prestatu ditugu.
Lehenengo lana aurreko sarreran aurkeztu dizuegu.
Zuei gustatzea espero dugu.

BARAKALDO

Euskadin zehar: Brais, Ekaitz, Haizea, Alazne J., Camilo, Oscar, Alazne M.eta Izan

13/5/13

SEGURAKO ESKOLAREN KOKAPENA

Epa:

Saiatuko gara zuen eskola aurkitzen. Bitartean ea zuek gai zeraten gurea aurkitzeko.
Helbidea hau da: Gain Argi auzoa z/g.

Ondo izan, jarraituko dugu gauza gehiago jartzen gure blog honetan.


Ikusi mapa handiagoa

11/5/13

Hona hemen gure herriko kokapena. Oso herri handia denez auzo askotan antolatuta dago. Gure eskola Rontegi mendiaren ondoan, Araba kalean dago, ezetz aurkitu !
Ikusi mapa handiagoa

10/5/13